beasain - Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta URA, Uraren agentziak, Oria ibaiaren ur igoerei aurre egiteko lanak gauzatzeko hitzarmena sinatu dute. Obra horien barruan sartzen dira, besteak beste, Oria ibaiaren ibilgua zabaltzea eta ondorioz, ibaiaren ezkerrean dauden eraikinak eta zubia eraistea, zubi berria eraiki-tzea eta ingurua berurbanizatzea.

"Hitzarmen honen ondorioz hartuko diren neurriekin sor daitekezkeen kaleak ekiditea lortuko da", azaldu du Aitor Aldasoro, Beasaingo alkateak.

Hiru aldetako hitzarmena izan denez, bakoitzak bere neurriak hartu beharko ditu. Uraren Euskal Agentziaren kasuan, hauek dira hartu dituen konpromisoak: egin behar diren lan guztiak barne har-tzen dituen proiektua aurkeztea, eraikinen eraispena eta egin beharreko obra hidraulikoak egitea, proiektu horretan sartutako obrak kontratatzea, egin beharreko obrak teknikoki zuzentzea eta ikuskatzea, eta obren kontratazioaren kostuaren % 50a finantzatzea eta ordain-tzea, milioi bat euroko inbertsiora arte.

Bestalde, Udalak ere hartu ditu hainbat konpromiso: CAFen lursailetan eta jabetzetan aurreikusitako obra hidraulikoen ondorioz suertatuko diren eraginak erregularizatzeko beharrezkoak diren hirigintza-dokumentuak izapidetu eta onartzea, hala nola, eraikigarritasuna handitzea eraitsiko diren eraikinen galera konpentsatzeko, eta ibertsioari dagokionez, Ur Agentziaren baldintza berdinak izango ditu.

Azkenik, CAFek honakoa hitzartu du: bere jabetzako lursail eta eraikinak Uraren Euskal Agentziaren esku jartzea, Oria ibaiaren ezkerreko ertzean, proiektatutako obra hidraulikoen eraginpean daudenak, bai eta bulego berriak gaitzeko obrak egin eta ordaintzea.

Beasaingo Arrisku Potentzial Handiko Eremua izeneko hitzarmen honen ondorioz egingo diren lanek, Beasainen Oria ibaiaren er-tzetan, "CAFeko industria-instalazioen parean dauden lursailak uholdeen arriskutik babesteko konponbidea aurkitzeko balioko dute". Izan ere, Ur Agentziaren arabera, eremu hau Uholde Arrisku Handiko Eremu gisa ezagutzen da.

Ingurunean aplikatzekoa den Uholde Arriskua Kudeatzeko Planak (UAKP) aurreikusten du ibaiaren ezkerreko ertzean dauden eraikinak eraitsi behar direla, izan ere, oztopo handia dira uren jario askean. Horrez gain, planak zehazten du ibilgua zabaldu egin behar dela eta, ondorioz, egungo bi zubien ordez zabalera handiagoko beste batzuk eraiki behar direla. Plana epe luzekoa da, 2021-2027 urteak agertzen badira ere, dokumentuan agertzen da aktuazio puntualak aurreratzeko aukera badagoela, banakako eraginkortasunagatik eta Beasainek dituen aukera eta arrazoiengatik. Horregatik, CAFek URAren esku jarri ditu lurzoru horiek, beharrezko lanekin has daitezen eta, hala, Oria inguruan gertatzen diren ur goraldietatik defendatuko lukete espazio hori. Dena dela, Beasainek duen lokalizazio eta egoeragatik, uholdeak gertatzeko aukera handia duenez, etorkizunean ere lan gehiago egin beharko direla aurreikusten du Udalak, uholde horiek saihesteko asmoz.