beasain - Urte honetarako ia 17 milioiko aurrekontua onartu ondoren, 2019-2023 urteetako legealdi plana aurkeztu du Beasaingo Udalak, non datozen urteetako inbertsioak eta egitasmoak jasotzen dituzten. Agertu dutenez, ordea, ez da lau urteko ikuspegia duen dokumentu eta lan-lerroa soilik, baizik eta denboran zehar aurrera egin eta orain lehentasun diren proposamenek denboran zehar iraupena izateko egingo direnak, betiere, beasaindarren ongizatea erdigunean jarriz.

Herritarren beharrei, gertutasunetik eta eguneroko lanarekin eran-tzuten jarraitzeko konpromisoari eutsiko diotela nabarmendu du Aitor Aldasoro Beasaingo alkateak. Gobernu taldeak etorkizuneko Beasain eraikitzeko beharrezko baldin-tzak sortzeko Udal baliabideak eraginkortasunez, gardentasunez eta gertutasunez herritarren parte-har-tzearekin kudeatzeko konpromezua berretsi du. Gauzak horrela, Udal ordezkariek, sail bakoitzeko buruen bitartez, elkarlanean landutako legealdiko helburu espezifikoak eta egitasmo nagusiak azaldu ditu, xehetasunez. Legealdi honetako kudeaketa planak bost ardatz estrategiko izango dituela agertu dute, honakoak izango direnak: Gobernu onaren kudeaketa eredua, jarduera ekonomikoa eta tokiko enplegua, herritarren ongizatea eta bizi kalitatea bermatzea, eta herri nortasuna eta jasangarritasunaren baitan ingurune zaindua duen udalerri atsegin, eroso eta irisgarri bat eraikitzea.

Urte hauetan hartu duten ibilbideari eutsi nahi dio Beasaingo Udalak. Alkatearen esanetan, herriaren aurrerabidea sostengatzen duten oinarrietako bat, bai azpiegituretan, bai bertako herritarren ongizatean, enpresa eta merkataritza ehunaren alde egitea da. "Horretarako, legealdian zehar, prestakuntza, merkataritza-dinamizazioa eta enpresa-lehiakortasuna bezalako alderdiak modu koordinatuan bultzatuko dituzten laguntzak eraikiko dira", azaldu du. Udalak enpresen sorrera bultzatzeko enplegua, prestakuntza eta merkataritzaren dinamizazioa sustatzen jarraituko duela agertu dute, herriaren garapen ekonomikoan laguntzeko. Izan ere, Beasaingo Udalarentzat berebiziko garran-tzia duen puntua da hau, birritan errepikatu duten ideiari bide emanez: "Lan duinak dignifikatu egiten gaitu".

Azoken indartzea eta tokiko merkataritza babesteko laguntzak izango dira ekimen nagusietako ba-tzuk, hilabeteko lehen larunbatetan egiten den azoka indargune bihurtuz eta herriko merkataritzaren aldeko apustua eginez, bai bertakoek herrian erosketak egiteko eta kanpokoei Beasainen dagoen eskaintza ezagutzera emanez. Langabezia egungo errealitate bat den heinean, horri aurre egiteko formazio espezifikoaren sustapena egingo da, eta tokiko enpresen beharrak atzemateko lan dinamikak indartuko dira. Beasain, Goierri bezala, industriagune garrantzitsuaren kokaleku da, eta bertako enpresa askok inguruko zein udalerrikoei lan aukerak eskaintzen dizkie.

gertutasuna Udalaren eta herritarren arteko harremana eta komunikazioa indartzea eta erraztea "ezinbestekoa" da Udal Gobernuarentzat elkarren arteko erlazioak gertuagoak izan daitezen. Eguneroko albisteez informatzea, eskura dauden zerbi-tzuak eta abian jarriko diren berrien inguruan jakinaraztea izango du helburu, legegintzaldi planean jaso den moduan. Xabier Matarranz antolakuntza saileko buruak hala agertu du: "Helburu hori lortzeko tresna eta baliabideak martxan jarriko ditugu". Horren adibide da, herritarren behar, nahi eta eskariei erantzunik eraginkorrena emateko epe laburrean egingo diren inbertsioak: teknologia berriak txertatuko dira herritarrei informazioa helarazteko eta horien parte-hartzea bultzatzeko. Horrez gain, informazio panelak eta euskarri digitalak eguneratu eta indartuko dituzte beste leku batzetan ere jarriz, Igunean herritarrei arreta eskain-tzeko zerbitzua, gutxienez, astean behin arratsaldez emateko aukera irekiko da beharrezko tramiteak egiteko ordutegi malguagoa eskainiz beasaindarrei eta azken Osoko Bilkuran azaldu moduan, udaltzaingoaren zerbitzua urtean 365 egunetan eskaintzeko baldintzak landuko dituzte, Beasainen antolatzen diren ekintza eskaintza zabalari erantzuna emateko asmoarekin. Herri nortasuna eta Udalaren presentzia dagokion leku eta euskarrietan agertuko dela ere jakinarazi dute, eta, bide batez, herrian bertan zein udalerritik kanpo Beasainen izena hedatzearen aldeko ekimenak sustatuko dituztela.

ongizatea, ardatz "Desabantailan dauden beasaindarrak babestu eta laguntzeko lau ardatzetan egingo dugu lan: guztien ongizatea berma-tzeko gizarte zerbitzuak eguneratu eta sendotuz, osasunari onura egiteko eta bizi-kalitatea hobetzeko programak bideratuz, berdintasunaren eta ekitatearen alde hobetzeko egitasmoak sustatuz eta atzerritarren gizartera-tze ekimenak bultzatuz", azaldu zuen Elena Ruizek, herritarren saileko arduradunak. Adineko herritarren beharrak zeintzuk diren ere jasoko dituzte eta dauden zein jarriko diren zerbitzu berriak hobetzeko azterketak egingo dira; Aranealde egoitzaren kokapen berria ere egingo da.

Sormena garatzeko ekimenak bultzatuko dira, ingurumenarekiko zein beste bizidunekiko errespetuaren beharra zabalduz, baita kulturaren sustraien eta nortasunaren balore garrantzitsuak; batez ere, euskara babestuz. Euskararen presentzia igo-tzeko udaleku irekiak, Aittu euskara elkartearekin hitzarmena, haurren-tzako hizkuntza errefortzua eta kultur ekimenak sustatuko dira. Herritarren parte-hartze aktiboa sustatuz. Herriko elkarteetako komunitate aniztasuna bultzatu nahi du Udalak, elkar ezagutu, aitortu eta guztien arteko elkarbizitza posible izateko. Eredu honek duen helburu nagusia beasaindarren beharrei eraginkorki, efizientziaz, iraunkorki eta berdintasunez erantzutea da, egungo errealitatearen zuzeneko ezagutzan oinarrituz.

Egungo urratsek etorkizuneko Beasain irudikatuko dute. Hala, lurraldea saileko buru den Leire Artolak nabarmendu du "biharko Beasain nolakoa nahi dugun erabakitzeko unea" dela: "Ezinbestekoa da herrian eta bertako herritarren beharretan hausnartzea, Beasain ahalik eta era jasangarrienean, lehiakorrenean eta eraginkorrenean gara dadin". Urbanistikoki ia Beasain osoa garatuta dagoela adierazi du, eta orain, dagoenaren mantenuan eta egokitzapenean jarraitzea izango dela eginkizun nagusia.

"Eraikita daukagun Beasaingo hiri-sarea berroneratzeko eta eraikinak birgaitzeko esku-hartzeak indartu eta bultzatuko dira, betiere herritarren bizi-kalitatea hobetzeko", gehitu du.

Garraio-sistema guztien arteko orekan oinarrituta, garraio publiko kolektiboari lehentasuna emango zaio, eta oinez zein bizikletaz ibiltzea indartuko dira. Proiektu eta egitasmoen artean, Igartza futbol zelaia hobetzeko azterketa lana egingo da erakunde eta elkarteekin batera eta irisgarritasunari dagokionez, Nafarroa etorbidea eta Oriamendi lo-tzeko igogailua eta Mateo Mujika eta Arantzazu kaleak hobetzeko azterketak egingo dira. Dolarea parkearen birmoldaketa, Igartza Oleta kaleko norabide bikoitza ezartzea, Garin auzoko saneamendurako lanak, eta Porteriako urbanizazioa edo Oriamendiko konponketa lanak aztertzea aurre ikusita daude. Mugikortasunarekin segiz, puntu beltzak aztertuko dira konponbideak aurki-tzeko; hala nola, Senpereko eta kiroldegiko bidegurutzea, eta Barrendain plazako biribilgunea.

Gainera, Etorkizuneko Beasain zein izango den jakiteko Plan Orokorraren idazketa burutuko da; bertan trenbide eremuaren zabalgunea zehaztuko da. Beasain hasi da bere epe luzeko etorkizuna idazten.

Jarduera ekonomikoa. Enpresa eta merkataritza ehuna indar-tzeko prestakuntza, merkatari-tza-dinamizazioa eta enpresa lehiakortasuna modu koordinatuan bultzatzeko laguntzak sor-tzea; baita azokak indartzeko eta tokiko merkataritza babesteko. Langabezia-tasa jaisteko formazio saioak eta tokiko enpresekin lankidetza sareak sortzea.

Udal administrazioa. Herritar eta Udalaren arteko komunikazioa indartzea, informazio panelak eta euskarri digitalak eguneratu eta indartuz, Igunean herritarrei arreta eskaintzeko zerbi-tzua astean behin behintzat arratsaldez emateko aukera jarriz da eta udaltzaingoaren zerbitzua urtean 365 egunetan eskaini ahal izateko azterketa eginez.

Ongizatea. Gizarte zerbitzuak eguneratu eta sendotzea, osasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko programak bideratu, berdintasunaren eta ekitatearen alde hobe-tzeko egitasmoak sustatu eta atzerritarren gizarteratze ekimenak bultzatu. Adineko herritarren beharrei erantzun eman eta Aranealde egoitza kokalekuz aldatu. Udaleku irekiak, Aittu euskara elkartearekin hitzarmena, haurrentzako hizkuntza errefortzua eta kultur ekimenen sustapena.

Azpiegiturak. Igartza futbol zelaia hobetzeko azterketa, Nafarroa etorbidea eta Oriamendi lo-tzeko igogailua, eta Mateo Mujika eta Arantzazu kaleetako irisgarritasuna hobetzea. Dolarea parkearen birmoldaketa, Igartza Oleta kaleko norabide bikoitza ezar-tzea, Garin auzoko saneamendu lanak, Porteria eremuko urbanizazioa eta Oriamendi kalean egin behar diren konponketa lanak aztertzea. Herriko puntu beltzak identifikatzea irtenbideak emateko eta Plan Orokorra idaztea.

Nortasuna. Herri nortasuna eta Udalaren irudia zein presen-tzia euskarri desberdinetan azaltzea eta herrian zein udalerritik kanpo Beasaingo izena heda-tzearen aldeko ekimenak susta-tzea. Solidaritatea eta lankidetza berriak sustatu eta sormena garatzeko ekimenak bultzatzea, ingurumenarekiko eta beste bizidunekiko errespetua eta elkarrekiko loturaren kontzientzia zabaltzea. Euskal kulturaren sustraien eta nortasunaren garran-tzia balioan jartzeko egitasmoak.

Helburu hori lortzeko gertutasunez eta eguneroko lanaren ildoari helduko diotela agertu du Beasaingo alkateak, Udal baliabideak gardentasun eta eraginkortasunez erabiliz.