lazkao - Herritarrak informatuta edukitzeko helburuarekin Lazkaoko Udalak “azkarra, erosoa eta zuzena” den komunikazio kanal berri bat jarri du: WhatsApp bidezko komunikabidea. 2020 urteko hasieran jarriko da abian.

Gauzak horrela, aplikazioan difusio zerrenda bat sortzeari ekin dio Udalak. Informazio kanal honen parte izateko ezinbestekoa da herritarrak bere telefono zenbakia Udalari helaraztea. Horretarako hainbat bide daude. Batetik, etxebizitza guztietara bidali den esku orria bete eta eraikin publiko zein interesguneetan jarri dire kutxetan utzi daiteke. Bestetik, web orrian martxan jarri den galdetegia beteta.

Udaletik jakinarazi dutenez, zerbitzura atxikitzeko ezinbestekoa da honako informazioa betetzea: izena, abizena eta mugikor zenbakia. Nahieran email helbidea ere utzi daiteke udal-buletina email bidez jasotzeko.

lan tresna Udal informazioa jasotzeko balioko du bide berri honek, baina erreminta honekin inork ezin du hartzaileen zerrenda kontsultatu eta mezua Udal zenbakia kontaktuen zerrendan gordeta duten hartzaileek soilik jaso dezakete.

Kepa Zubiarrain alkateak nabarmendu du zerbitzu berri honen xedea “Udalaren eta lazkaotarren arteko komunikazioa hobetzea” dela: “WhatsApp mezu sareak dituen abantailez baliatuko da horrela Udala: azkartasuna, zuzentasuna, pertsonalizatua izatea eta eraginkortasuna. Udalaren jardunean ezarri nahi ditugun balioekin bat egiten du guztiz zerbitzu berriak”. - M.A.