berritzea. Azaroan hasi zituzten Lazkaoko plaza ingurua berritzeko obrak. Beste bi hilabeteren bueltan Elosegi kalea guztiz eraberrituko dute, frontoi paretik udaletxe kantoiraino. Oinezkoen eremua zabaltzea da helburua: kalea plazaren maila berera jasoko dute, eta harrizko adokinekin estaliko dute. Enparantzarekin bat eginda geratuko da eta lan hauek egiten duten moduan, kaleko saneamendu sarea ere berritzeko aprobetxatuko dute, euri uren eta ur zikinen hoditeriak ere bereiziz. Era horretan, erabat eraberrituz Lazkaoko plaza ondoa. Argazkia: M.A.