egaña eta mendiluze. Joan den larunbatean Sebastian Lizaso eta Maialen Akizu bertsolariek emanaldia eskaini zuten Urbil merkataritza-gunean eta oraingo honetan, berriz, Andoni Egaña eta Aitor Mendizuleren txanda izango da. Hitzordua larunbatean izango da, arratsaldeko 18.30an. Bertsolaritza sustatzeko helburua du ekimen honek eta Lanku elkartearekin Urbilek sinatutako akordioaren bitartez gauzatu da. Euskal kultura indartzeko Urbilek duen konpromisoaren emaitzetako bat da honako ekitaldia, bertsozaleentzat aukera paregabea. Argazkia: N.G.