- Donostia Antzerki Saria euskarazko antzerki profesionala bultzatzeko eta indartzeko sorturiko saria da eta epaimahaian, zortzi adituez gain, publikoaren bi ordezkari ere badaude. Horietako bat izan nahi dutenek www.donostiaeuskaraz.eus webgunean izena eman behar dute abenduaren 14tik 22ra eta izena ematen dutenen artean zozketa egingo da.