Donostiako Udaleko talde politiko guztietako ordezkariek egin dute bat datorren astean abiatuko den Euskaraldiaren bigarren edizioarekin. Haien babesa agertzeko, argazkia atera zuten atzo Elkarrekin Donostiako, PPko, PSE-EEko, EH Bilduko eta EAJko zinegotziek, Eneko Goia alkatearen eta Jon Insausti Euskara zinegotziaren ondoan. Udal langileek ere hartuko dute parte ariketa sozialean eta pasa den astean jada 600 baino gehiagok izena eman zutela aurreratu zuten. 200 arigune ere sortu dituzte.