- MAN markako hamabi metroko hamabi autobus hibrido berri gehitu ditu Dbusek bere flotan. Horietako sei martxan daude dagoeneko eta beste seiak prestatzen ari dira, datozen asteotan zerbitzuan jar-tzeko asmoz.

Diseinua berria da barrutik eta kanpotik, eta pisua eta prestazioak hobetu dira. Motorizazio berria dauka, eta kontsumoa eta kutsatzaileen igorpena murriztuko ditu, aurreko belaunaldiko ibilgailuekin alderatuta. Era berean, autobus modelo berria material konposatuekin fabrikatuta dago; beraz, autobusaren bizitza baliagarriaren amaieran bere birziklapen tasa handiagoa izango da.

"Autobusak erosten eta ordezten jarraitzen dugu Donostian; ibilgailu berriak hibridoak dira, eta, gainera, modernoagoak direnez, lehengo autobusek ez dituzten erosotasunak dituzte. Horiei esker Dbusen autobusak iraunkorragoak dira, eta ingurumena gehiago errespetatzen dute", esan zuen atzo Pilar Arana Mugikortasun zinegotziak.

Autobuseko barra guztiek dute geldialdia eskatzeko sakagailua, mugikortasun urriko pertsonen-tzako eserleku guztiak autobusaren noranzkoan kokatuta daude, leku gehiago dago erdiko aldean haur eta gurpildun aulkietarako eta botoi desberdinak daude geldialdia eta arrapala eskatzeko. Linearen informazioa ere ikusgarriagoa da kanpotik.