- Zortzi elkarteri lokalak uztea onartu zuen atzo udal Gobernuak. Zehazki, Txasiss kultur elkarteak eta Txanpontxo elkarteak Bidebietan izango dute egoitza, Izbe bizilagun elkarteak Intxaurrondon eta Bizi Bide, Al-Anon eta Hazi Ikasi Eskola laguntza solidarioa Leire plazan. Kristonkino Colectivo Audiovisual elkarteari Katalina Eleizegiko lokala utziko diote eta Plazara Goaz euskara batzordeari Zarategi kaleko beste bat. Espazioak doakoak dira eta, urtebeterako utzi arren, kon- tzesioa luza daiteke urtez urte.