- Kaia Bizirik herri ekimenak elkarretaratzea deitu du gaur arratsalderako, “aldarrika-tzeko elkarretaratze alaitsua”. Arrapala ondoan eta sotoen gaineko terrazan bilduko dira 17.30ean eta auzotarrei bertara-tzeko deia egin diete, Kaian bizi, jolas eta busti lelopean. Portuaren erabileran azken hilabeteotan ezarritako mugak salatu eta espazio publiko horretan disfrutatzeko aukera aldarrikatu nahi dute. Kaia aisialdirako erabiltzea aspaldiko ohitura dela ere gogoratu nahi du herri ekimenak.