- Egia Euskaraz elkarteak bertso saioa antolatu du bihar arratsalderako, Martin Santos plazan (Plaza Haundi). Miren Artetxe, Ane Labaka, Agin Laburu eta Beñat Gaztelumendi igoko dira taula gainera, pandemiaren ondorengo lehen saio honetan. Maddi Gallastegi arituko da gai-jartzaie lanetan eta sarrerak hiru euro balio dituela azaldu zuen atzo elkarteak.