- Dbusek aldaketak egingo ditu Antiguako zerbitzuetan Kontxako errei bat itxita egongo den momentuetan (egunero 20.00etatik 21.30era eta asteburuetan baita 7.30etik 9.00etara arte ere). Autobusak Sanserrekatik joango dira, Pio Barojatik eta Aldapetatik. Ondarretako geltokia kendu egingo da eta Esklabetara edo Pio Baroja 4ra eramango dute. San Martin 57ko geltokiak ez du zerbitzurik emango.