- Donostiako parkeetan dauden animaliak zaintzen jarrai-tzen dute lan hori duten teknikariek egun hauetan. Hala jakinarazi zuen atzo Enrique Ramos Ekologia zinegotziak, eta konfinamendu egoeran ere animalien egoeraz eta elikaduraz arduratzen direla ziurtatu zuen.

"Animalien Babeserako Elkarteko langileek egiten dute lana, Donostiako Udalarekin duten kontratu orokorraren baitan", azaldu zuen Ramosek. Haiek dira Gipuzkoako plazako eta Aieteko jauregiko beltxargak elikatzen dituztenak, baita Cristina Enean dauden hegaztiak ere: paumak, beltxargak eta ahateak. Ahateak, basatiak diren arren, beltxargei banatzen zaien janariaz baliatzen direla azaldu zuen Ramosek.

Beraz, konfinamenduak irauten duen bitartean, animalia horien egoeraz arduratzen jarraituko dutela ziurtatu zuen zinegotziak, eta haur eta helduen ohiko bisitarik ez dutenez, lasaiago ibiliko dira egun hauetan hegaztiak aipatutako hiru parkeetan. Dena den, Animalien Babeserako Elkarteko kideek egingo diete bisita berrogeialdiak irauten duen bitartean haien egoera ona dela ere ziurta-tzeko eta, horrela ez bada, dagozkion neurriak hartu ahal izateko.