donostia - Eustaten arabera, 150 hotel edo pentsio zeuden 2019 bukaeran Donostian, horietatik 25 hiru izar edo gehiagokoak eta 4.000 ohe dituztenak. Horietako asko berriak dira eta datozen urteotan ere gehiago irekiko dituzte. Agian egoera berrira egoki-tzeko edo, hirian ibilbide luzea duten bi hotel esanguratsu ateak itxi dituzte egunotan berritze lanak egiteko.

Londres hotela da horietako bat: gelak berritzen ari dira eta otsailaren 24ra arte itxita dago. Printzipioz, barruko lanak dira eta kanpotik ez dira sumatzen. Aurrez aurre dituzten Topoaren lanekin bat egiten dute, hori bai.

Lanak ikusgarriagoak dira Antiguako Costa Vasca hotelean. Ondotik pasatzea nahikoa da hotelaren hezurrak ikusteko, baita azpiko solairuetakoak ere. Berrikuntza integrala egiten ari dira, egitura osoarena. Lurrazpian aparkalekuak sortuko dituzte eta baita hiriko fitness klub bat ere, "hiriko handiena", Barceló taldeko arduradunen esanetan. Gelak berritu eta gainerako espazioak ere aldatuko dituzte. Gainera, bilerak egiteko areto gehiago sortuko dituzte, uda garaitik kanpo ere negozioengatik edo lanera datozen bezeroak erakartzeko asmoz. Fatxada berritu eta kanpoaldean, lehen parkinga zena, oinezkoentzako gunea izango da.

Costa Vasca hotelak 40 urte baditu eta eguneratu beharra zegoela diote arduradunek, "hirian erreferentzia izaten jarraitzeko". Lanak lehenago hasi bazituzten ere, hotela urriaren bukaeran itxi zuten guztiz eta maia-tzaren 15ean irekiko dute berriro.

berriak Ordurako jada hiru hotel berri izango ditu hiriak eta, urtea bukatzerako, gutxienez zazpi: horietako asko tamaina handikoak.

Arbaso lehenengoa izango da eta hurrengo inaugurazioa bi aste barru iritsiko da. San Martin kale berean, baina Kontxatik gertuago, komentu izandako eraikinean Zenit taldeak lau izarreko hotela zabalduko du otsailaren 15ean, 81 gela izango dituena. Eta gehiegi aldendu gabe, metro eskasera Zubieta kaleko Villa Favorita irekiko dute. Londres hotelak berak bultzatutako eta helduentzat bakarrik izango den hotelak apirilerako erreserbak onartzen ditu jada. Urumearen ondoan, Frantzia pasealekuan (4. zenbakian), berriz, Abbak ekainaren 1ean estreinatuko du hotel berria (44 gela).

Aurten irekiko ditu ateak, baita ere, Cataloniak San Bartolomeko komentuan eraikitakoak (122 gela), baita Jai Alaiko Villa Eugeniak ere (16 gela). 2020an bertan baina urte bukaeran irekiko dute Bed4U taldeak Grosen kudeatuko duen 27 gelako hotela.

2020. Además del Arbaso, este año se abrirán antes del verano los hoteles de Zenit (en la calle San Martín), Villa Favorita (Zubieta) y Abba (paseo de Francia). También abrirán en 2020 Catalonia (San Bartolomé), Villa Eugenia (Jai Alai) y uno de los dos hoteles de Bed4U (Gros). Sumarán 363 habitaciones a la oferta hotelera y más de 700 nuevas camas. En la actualidad hay 150 hoteles y pensiones en Donostia, 25 de ellos de tres estrellas o más con 4.000 camas (en total hay 6.600 camas, sin tener en cuenta campings o pisos turísticos).

2021. Tienen previsto abrir sus puertas el año que viene el Tres Reyes en Miramon, con 80 habitaciones, otro de Arrizul en la calle Urbieta, The Student Hotel en Riberas, con 325 habitaciones, y otro de Bed4U. También está en obras el del número 3 de la calle Zubieta.

Más proyectos. Además, hay proyectos avanzados que cuentan ya con licencia como el de Mercer en Itxas Gain (Miraconcha) o el de la villa Vista Eder. Siguen sobre la mesa en distintas fases los proyectos de Illunbe, San Ignacio, la calle Mayor o el proyecto del Obispado en la calle Urdaneta, entre algunos otros.