- Aretxabaletako EH Bilduk energia komunitate bat sortzea proposatu du beste behin."Aurtengo aurrekontuetarako emendakina aurkeztu genuen; Udal Gobernuak ez zuen onartu, haien apustua Ekiola zela argudiatuz. Azken honen aurka ez gaude, baina Ekiola eta an-tzekoetan parte hartzeko zailtasunak izango lituzkete bonu soziala duten familiek", ohartarazi du EH Bilduk prentsa ohar bidez.

Zehazki hiru proposamen egin ditu: energia komunitate bat sor-tzeko aurretik egindako proposamena berriro aztertzea; komentuko elizaren eta udal brigadaren biltegiaren teilatuetan eguzki plakak jartzea; eta erakunde publikoak ailegatzen ez diren familiengana iristeko, eragile sozialen bitartez eta Ongizateko Sailarekin elkarlanean beste aukera batzuk lantzea. Lehenengo fasean helburua 30 bat familiarengana iristea litzateke.