- Abenduaren 6an, San Nikolas egunean, egin ohi duten bolo-boloa bertan behera utzi du Arrasateko Udalak. "Iragarpena da oso eguraldi txarra egingo duela, eta inoiz eguraldi txarrarekin bolo-boloa Uarkape pilotalekuan egin den arren, une honetan daukagun osasun egoera kontuan hartuta Udalak erabaki du bolo-boloa bertan behera uztea", azaldu zuten atzo ohar baten bidez.