- 80ko harmakadan Arrasaten izan zen mugimendua bistaratzeko helburuarekin martxan jarri duten Ez Donk Amaitu ekimenaren baitan, gaur Stiv pelikula proiektatuko da Amaia antzokian, 19.30ean hasita. Dead Boys and The Lords of the New Church taldeetako abeslari izandako Stiv Batorsen bizitzari buruzko lana da. Bihar, aldiz, Rocka eta euskara. Zozoak beleari ipurbeltz? mahai-ingurua egingo dute Kulturaten (19.00). Haritz Artola eta Josu Ximun Billelabeitia musikariek eta Garbiñe Ubedak idazleak parte hartuko dute.