Oñati: Karmelo Guridik Bixente Urrutiaren lekua hartuko du

05.11.2021 | 00:31

oñati – Arrazoi "pertsonalak" eraginda zinegotzi kargua utziko du Bixente Urrutiak (EH Bildu), eta Karmelo Guridik hartuko du haren lekukoa. Aldaketa honek Oñatiko ordezkari politikoen berrantolaketa ekarriko du udal batzordeetan. Xabier Igartua zinegotziak hartuko du egun Urrutiak daroan Zerbitzuak eta Landa Garapeneko batzorde burutza. Guridiren esku geratuko da Sozioekonomia eta Turismoko batzordearen kudeaketa.

noticias de noticiasdegipuzkoa