- Ane Irazabal kazetari arrasatearraren AWLAD. Hesiak gainditu dokumentala emango dute gaur Amaia antzokian (19.30ean). Irazabalek lanaren aurkezpena egingo du, eta proiekzioaren ondoren solasaldi bat izango da. Cosimo Caridirekin zuzendutako pelikula honetan Mohamad, Aya, Hadi eta Muzhdaren historia kontatzen du Irazabalek. Lau haur errefuxiatu hauek jatorrizko herrialdeen indarkeria atzean utzi dute.