- Bederatzigarren urtez jarraian erreka garbiketa antolatu dute Bergaran datorren larunbaterako. Epeletik Osintxurainoko ibai tartea garbituko dute eta, horretarako, 9.30ean elkartuko dira taldeak hiru gunetan: Labegaraieta kiroldegian, Osintxu auzoan eta Seminarioko patioan. Antolatzaileek bizikletaz hurbiltzeko gonbidapena egin diete herritarrei.

Parte hartzeko izena eman beharko da bihar baino lehen Agorrosin kiroldegian, errekagabitzeko@gmail.com helbide elektronikoan, edo bergara.eus webgunean inprimakia betez. Ekimena Bergarako Erreka Garbiketa Batzordeak bultzatu du Udalaren laguntzarekin.