-Arrasateko Maritxu Kajoi Komisiñuak aurten ere jairik ez duela antolatuko azaldu du, "baldintzak ikusten" ez dituelako. Hala ere, "debekuen garaiotan" herritarren esku utzi du "arduraz eta askatasunez egunaz gozatzeko aukera", adierazi du Komisiñuak ohar batean. "Baikortasunerako aukera" ere zabaldu nahi diete arrasatearrei: "Noski, ikasitako osasun neurriak betez eta ardura kolektiboari muzin egin gabe".