Mikel Deuna txirrindularitza sariari bere izena jartzeaz gain, Aloña Mendik joan zen otsailean mendi istripuz hil zen Gary Baños oñatiarra gogoan izan zuen larunbatean jokatutako lasterketan. Haren aitak, arrebak eta bikotekideak lora sorta jaso zuten, Txirrindularitza sailareko presidente den Kepa Umerezen eskutik. Movistar taldeko masailaria zen, baina bere herriko harrobiarekin zuen konpromisoari eusten zion beti Gary Bañosek. Bestalde, larunbatean ospatutako gazte mailako lasterketan Bellota-Goierri taldeko txirrindulari den Nico Alustiza zumarragarra izan zen nagusi.