- 16 urtetik gorako zortzi bikote arituko dira bihar Moises Azpiazuren omenez, eta Bergarako Musika Eskolaren eskutik, Seminarixoan egingo den Bikote Nagusientzako 36. Dantza Txapelketan (19:30ean). Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo bergararrek parte hartuko dute. Sarrera doan izango da edukiera bete arte (%60).