- Mutrikuk merkatu txikia eta artisau azoka hartuko ditu datorren larunbatean. Ekitaldia Goiko eta Beheko plazetan egingo da (9.00etatik 14.00etara bitartean) eta guztira herriko ekoizle ezberdinen eta Eixu artisau eta sortzaile elkarteko kideen 19 postu jarriko dituzte. Udalak osasun egoerak eskatzen dituen neurri guztiak betetzea eskatu die saltzaile eta herritarrei.