- Oñatiko Filatelia eta Numimastika Elkarteak, CECAk, oroimen-omenaldi seiluak egiteko ohitura du, herrian urteurren edo ospakizun bereziren bat betetzen denean. Era honetan, Agustin Zarketa Eluategi (1921-2004) txistulariaren jaio-tzaren mendeurrenean (maia-tzak 10) hari eskainitako zigilu eta postala argitaratu dituzte. Atzo ere 100 urte bete ziren José Domingo Milicua Illarramendi (1921-2013) oñatiarra jaio zenetik. CECAk bere urteurrena ere gogoan izan du. Arte historialari nabarmena, unibertsitateko irakaslea eta Museo del Pradoko patronatoko bokala izan zen Milicua.