- Haurrentzako itzal titereen tailerra antolatu du Oñatiko udal liburutegiak. Hiru eguneko ekintza izango da, apirilaren 21etik 23ra arte, eta zortzi urtetik gorako gaztetxoei zuzenduta dago. Laborategi didaktiko eta dibertigarri honetan, haurrek, haien kabuz, material erraz eta erabilgarriez euren elementuak sortuko dituzte, ondoren, oihalaren atzean inprobisatu eta esperimenta-tzeko aukera izanik.

Zurrunka Teatro taldeak emango ditu saioak, 17:30etik 19:00etara. Hamalau parte-hartzaileren-tzako lekua dago, eta izenak hilaren 12tik 16ra bitartean eman beharko dira liburutegian.