Bergara | Bergarako euskararen historia soziala jasotzen ari dira

Gerraostetik 80ko hamarkada arte euskalgintzan izandako mugimenduaren testigantzen bitartez osatuko dute lana

02.04.2021 | 00:03
Dagoeneko elkarrizketatu diren hamalau herritar. Argazkia: Bergarako Udala

bergara – Gerraosteko euskalgin-tzaren memoria jaso eta zabaltzeko helburuarekin proiektua abiatu dute elkarlanean Bergarako Udalak eta Badihardugu Elkarteak. Herriko euskararen historia soziala ezagutzera emango dute egitasmo honen bidez. Izan ere, herritar asko ibili ziren euskarari eusten eta eragiten Bergaran, hainbat alorretan: hezkuntzan, antzerkian, bertsolaritzan, hizkun-tzalaritzan, kantagintzan€

Beraz, gerraostetik 1980ra euskarari eusteko eta biziberritzeko egin zen lanaren testigantzak jaso nahi izan dituzte. Lan honetaz Badihardugu elkarteko kide den Idoia Etxeberria arduratzen ari da, eta dagoeneko hamalau pertsona elkarrizketatu ditu. Horretarako, udaleko Euskara Zerbitzuak aurrelan handia egin du herritar egokiak bilatzen eta aukeratzen. Honako hauek elkarrizketatu dituzte lehenengo pasarteak grabatzeko: Jose Luis Gorrotxategi, Koldo Alberdi Egileor II, Maite Barrena, Jabier Mendizabal Surra, Rosa Narbaiza, Gotzon Bikuña, Eneko Oregi, Juan Martin Elexpuru, Jerardo Elortza, Arantzazu Narbaiza, Blanca Narbaiza, Mikel Lazpiur, Arantxa Ibarzabal eta Arantzazu Oregi.

hurrengo pausoa Iazko otsailean aurkeztutako egitasmoa pandemiak atzeratu du. Hurrengo pausoa grabazioak lantzea eta bideo-pasarteak sareratzea izango da. Aurrera begira testigantza guztiekin (gehiago jasoko dira) lanketaren bat egiteko asmoa ere badauka Udalak. Oraindik zehaztu gabe dago ikus-entzunezkoa, liburua edo zer izango den.

2003an abiatutako lanari esker, Bergarako ahozko ondarearen zati handi bat ikusgai dago www.ahotsak.eus/Bergara webgunean. Garai bateko herri bizitza kontatzen duten 175 lagunen testigantzak dira.