- Bergarako Barrenkalean dagoen lur azpiko Iberdrolako transformadore batek su hartu zuen atzo eguerdian, eta horren eraginez, ke handia irten zen kale horretan dagoen estolda batetik. Suhiltzaileen esku-hartzea behar izan zuten tokian kea kontrolatzeko. Ez zuten eraikinik hustu behar izan. Hainbat etxebizitzetan argindarrik gabe geratu zirenez, Iberdrolak konpontze-lanak egin zituen.