- Oñatiko Txanda Elkarteko 23 dendek ‘Azken txanpa’ outlet azokan parte hartuko dute datorren ostiralean eta larunbatean. Beherapen bereziko produktuen erakusketak denda atarietan jarriko dira. Erdiguneko kale komer-tzialetatik aparte dauden zenbait merkatarik Plaza eta Kale Barria aldera ekarriko dituzte euren produktuak. Bi egunetan Kale Barria eta Atzeko kalea trafikorako itxita egongo dira.