- Oñatiko Elkar Hezi ikastetxe parean, Arantzazuko Ama kalean errepidea ordutegi mugatuan (8:25etik 8:55era; 12:10etik 12:30era; 14:15etik 14:35era; eta 16:25etik 16:45era) mozteko atzo indarrean sartzekoa zen neurria atzeratu egin da azken orduko arazoak tarteko, Udalak aditzera eman zuenez. Aste honetan errepideak erabat moztuta jarraituko du ostirala arte. Pandemiari aurre egiteko hartu beharreko prebentzio neurrien artean, ikastetxeen inguruko espazio publikoetan aldaketak egin dira azken hilabeteetan.