-Ingo Xonau! proiektuaren baitan, Oñatiko hitanoari buruzko oinarrizko informazioa eta aditz-taulak batzen dituen liburuxka argitaratu da. Poltsikoan eramateko modukoa da, une oro eskuragarri izateko helburuarekin. Ingo Xonau! egitasmoaren asmoa noka biziberritzea da eta, horretarako, hainbat ekimen ipini dituzte abian.

Badihardugu euskara elkarteko kide den Idoia Etxeberriak prestatu du, Roberto Altuna euskaltegiko irakaslearen laguntzarekin, eta Mirari Sagarzazu marrazkilariak egin ditu diseinua eta ilustrazioak. Mimo handiz egindako lana da.

2.000 ale kaleratu dira eta udal euskaltegian eskuratu daitezke. Bertsio digitala ere atera dute Udalaren eta Badihardugu elkartearen webguneen bidez. Oñatiko hika poltsikaran liburuxkaz gain, Oñatiko hikaren txuletia bertsio laburtua ere argitaratu da.