- Oñatiko jaiak ez dira ospatuko ohi bezala. Ez da festa izango, baina kultur egitaraua antolatzeko asmoa dago. Honen harira, Udalak gaur egingo den bilera irekira eramango du bere proposamena herritarren artean aztertu eta adosteko. 18.00etan elkartuko dira kultur etxean.