- Bergarako Odol Emaileen Elkarteak aditzera eman du odola emateko lekua aldatu egin dutela ateratzeak egoera onean egin ahal izateko. Irailaren 9ra arte Agorrosingo kiroldegian lokal bat (lehen pisuan) utzi die Udalak. Hitzorduak ematen elkartetik jarraituko dute.