oñati -Arantzazuko Parketxeak eta Gomiztegi artzain eskolak gaztagintzaren sekretuak ezagutarazteko eta Gomiztegin bertan egiten diren gaztak dastatzeko jarduera berezia antolatu dute datorren iganderako. Publiko orokorrari zuzendutako dago hiru ordu inguru iraungo duen irteera. Parketxean elkartuko dira 10:30ean. Izenak 943 782 894, 699 335 183 edo arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net eman behar dira.