bergara -Koronabirusa dela eta, Bergarako Mariaren Lagundia ikastolak atzeratu egingo ditu Elkartasunean Bat! proiektuko ekintzak. “Bizi dugun ziurgabetasun egoera dela eta, ezin da bermatu ekintzak bere horretan pentsatu bezala garatu daitezkeenik. Lan itzela egin du jendeak gero nola-hala atera daitezen. Ez dugu hori inolaz ere nahi”, adierazi zuten atzo ikastolatik. Aurrerago erabakiko dute ekitaldiak noiz gauzatu.