- Elgoibarko EAJk "sozialki interesekoak izan daitezkeen gaiei buruzko solasaldiak" antolatu ditu datozen asteetarako. Zikloari hasiera emateko Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuaren hitzaldia izango da gaur (18.30ean) Aita Agirre kulturguneko areto nagusian. Sailburuak Hezkuntza lege berria azalduko du eta herritar guztiak gonbidatuta daude solasaldian parte hartzera.