- Pandemia gure artean jarraitzen duela ikusita, Elgoibarko Etxegiña Taldeak adierazi du "ez direla baldintzak ematen santa eskea ohiko moduan ospatzeko". Hori dela eta, taldeko lagunek jakinarazi dute "pena handiz", aurten ere ezingo dutela urteroko usadioa ospatu., Hori bai, taldeak 3035 0007 23 0071019042 (Laboral Kutxa) kontu korrontea ireki du "nahi duenak Caritasi emango zaion ekarpenen bat egiteko".