Soraluze: Ezoziko Ama abesbatzak ostegunean emango du Gabon kontzertua

28.12.2021 | 00:10

Soraluze – Ezoziko Ama abesbatzak Gabonetako kontzertua eskainiko du datorren ostegunean (20.00etan) herriko aretoan. Emanaldia Aitor Garitano zuzendariaren aginduetara eta Eli Mendiaraz piano-jotzailearen partaidetzarekin egingo da. Aurtengo Gabon kontzertuan Soraluzeko abesbatzako lagunek hamaika pieza abestuko dituzte.

noticias de noticiasdegipuzkoa