- Udal Musika Bandak Santa Zezilia eguna ospatzeko bi ekintza antolatu ditu igande honetarako. Hasteko, musikarien kalejira izango da (9.45etik aurrera) eta horren ondoren (12.30ean) kontzertua egongo da Herriko Antzokian. Gorka Mujika zuzendarian aginduetara egingo den emanaldi horretan Bandak lau pieza joko ditu: Slim trombone, Elementos tribales, Cervino eta Homenaje a Morricone.