- Udalak antolatuta, Elgoibarko Taupada antzerki taldeak ekoiztu duen eta publiko familiarrari zuzenduta dagoen Argitxo Iratxoa ikuskizuna estreinatzeko emanaldia izango da igandean (16.30ean) Elgoibarko Herriko Antzokian. Edurne Lasak zuzendutako antzezlan honek 50 minutuko iraupena du eta bertan Sohelen Vargas, Oihane Gartzia, Ibai Leon eta David Rodriguez ariko dira antzezle lanetan.