- Mendaroko herriak Udalak antolatu eta Rockalean elektrotxarangak girotutako IX. Pintxo lehiaketa ospatu zuen joan den asteburuan, Uztargi, Lagun Betikoak eta Aitz Beltz tabernen partaidetzarekin. Lehen saria Lagun Betikoak elkarteak irabazi du (Bakailao potxekin pintxoarekin), bigarrena Uztargik eta hirugarrena Aitz Beltzek. Herritarren saria Uztargik aurkeztutako Txerri goxua pintxoarentzat izan da eta bozketan parte hartu zutenen artean zozkatutako 50 euroko bonoak Olga Pascualek eta Karlos Beizamak irabazi dituzte.