- Ludotekak gaur ekingo dio ikasturte berriari. Eta hasiera ona emateko HH5 - LH6 bitarteko neska-mutilei zuzendutako festa izango da, 17.00etatik 19.00etara bitartean, Bolatokiko parkean (euria bada Maalako parkean). Udalak ostiral honetarako antolatutako festa herriko neska-mutil guztien partaidetzari irekita egongo da eta bertan mota ezberdineko tailerrak egongo dira. Partaidetza dohainik da.