- Mutrikuko Kiroldegiak bere kirol eskaintza ezagutzera emateko ate irekiak antolatu ditu aste honetarako portuko zabaleran. Hori dela eta, nahi duten guztiek Kiroldegian eskaintzen diren zazpi jarduera ezberdinak probatu ahal izango dituzte datorren larunbatera bitartean.

Gaur Body Pump (10.00etan) eta Cross Trainning (11.00) ezagutzeko saioak izango dira; bihar Step-Cx (10.00) eta Body Balance (11.00) eta etzi Combat (10.00) eta Cross Trainning (11.00). Azkenik, Zumba Masterclass-a izango da larunbatean (10.00etan).

Saioetan aritzeko interesatuek 943 603 175 telefonora dei egin dezakete izena emateko.