- Udalak gogorarazten du hilaren 31n amaitzen dela Mutrikuko banakako kirolarien-tzako egokitutako laguntzak eskatzeko epea. Dirulaguntza hauen helburua "banakako kirolariei euren urteko gastuekin laguntzea" da eta eskaerak "telematikoki edo udaletxeko harreran" egin behar dira. Edonola ere, kezkak argitu edo informazio gehiago nahi duenak kirola@mutriku.net helbidera idatzi dezake.