- Antzuolako jai batzordeak eta Udalak erabaki dute jairik ez ospatzea, eta horren ordez ekin-tzaz jositako egitaraua prestatu dute uztailean zehar. Pirritx, Porrotx eta Marimots pailazoak (hilaren 10ean), eta Sonakay (16an), Bulego eta Liher taldeen kontzertuak (azken bi hauek 17an) izango dira eskolako patioan. Edukiera 250 ikusleetara mugatu da eta sarrerak gaurtik aurrera egongo dira eskuragarri liburutegian eta www.labur.eus/sarrerakantzuola helbidean. Pailazoen sarrera izan ezik (3 euro), gainerakoak doakoak dira, baita uztailaren 10ean egingo diren orientazio jolasenak ere. Jaioberriei eta helduenei ongi etorria (15ean), puzgarriak eta jolasak (16), eta kanoiak sutzea (17) ere antolatu dituzte, besteak beste.