- Debako Udalak eskaintza zabala prestatu du hastear dagoen udako denboraldirako. Udal agintariek bideo baten bitartez jakinarazi dutenez, “Udaleko alor guztiak martxan eta lanean dira udari begira”.

Hala, Kultura eragileekin elkarlanean, “aurrerago aurkeztuko den egitarau txukun bat” osatu da pandemiaren eraginez San Roke jaiak ohi bezala ezin izango dituen ospatu herrian. Edonola ere, data horietan “egongo da zer egina Deban”. Izan ere, Udalak partaidetza prozesu bat abiatuko du “Calbeton Zumardiari eta espazio horri lotutako interbentzio eta erabaki desberdinak hartzeko”.

Bestetik, merkataritza sustatzeko bonu kanpaina berri bat abiatuko da eta Uda Kirola eta udalekuak egingo dira.

Hondartzari dagokionez, hilaren 15ean emango zaio denboraldiari hasiera Deban (irailaren 15era arte luzatuko da). Sorosle zerbitzua bi hondartzetan egongo da eta lagundutako bainua hartzeko aukera ere. Hori bai, aurtengoan ere ez da toldorik egongo hondartzan.