- Mendaroko Udala, Euskal Herriko Itzuliaren antola-tzaileekin harremanetan dago, hurrengo urteei begira, Mendaro Itzuliaren etaparen baten irteera edo helmuga izateko. Hori dela eta, Udalak ekimenaren proposamenak edota aukerak azaltzeko saioa antolatu du ostiral honetarako. Biharko saioa 18.00etan hasiko da San Agustin kulturgunean eta herritar guztiak gonbidatuta daude bertaratzeko.