- Udalak uda honetarako antolatu duen Kirolaz Blai egitasmoan parte hartzeko izena emateko epea ireki du. Hori dela eta, bertan parte hartzeko interesa duten haurrek (LH3tik DBH2ra maila artekoak) dagoeneko eman dezakete izena Udalaren web gunearen bitartez. Kirolaz Blai kanpainaren saioak ekainaren 28tik uztailaren 16ra arte egingo dira, astelehenetik ostiralera, hain zuzen ere.