- Eibarko Baso Biziak natura elkarteak Matxaria-Santa Kutz aldeko basoak auzolanean garbitzeko ekitaldia antolatu du hilaren 25erako.

Elkartetik jakinarazi dutenez, garbiketa hori egiteko bi talde osatuko dira, “bata 14 urtetik gorako herritarrekin eta bestea umeak dituzten familiekin”.

Lehen multzokoak 9.30ean elkartuko dira Estaziño kalean eta bigarren taldeko kideek 11.00etan izango dute hitzordua Santa Kutz ermitan.

Osasun egoera dela eta, garbiketan parte hartu nahi dutenek aurrez eman behar dute izena, eibarkobasobiziak@gmail.com helbidera mezua bidalita.