- Ludotekak, Atxutxiamaika aisialdi taldearen Kiribilduz egitasmoak eta Morkaiko mendizale elkarteak Elgoibarko familiei zuzendutako orientazio proba antolatu dute apirilaren 17rako elkarlanean.

Ekintza Elgoibarko herrian bertan gauzatuko da (10.30etik 13.30era bitartean) eta parte hartzera animatzen diren familiek herriko hainbat txoko ezagutu ahal izango dituzte. Hori bai, “orientazio probez gain, beste ekintza mota batzuk ere egin beharko dituzte ibilbidean zehar”.

Parte hartzeko interesatuek “familiaka” eman dezakete izena (6tik 13ra bitartean) Elgoibarko Izarraren web gunean edo bulegoan nahiz Ludotekan.